XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amazazpigarren gizaldian dagonetik gizaldi artako galizitar eresgille PATINOREN meza abesten zuten, 12 abotsetarakoa, iru koru-sailletan.

Eta Alcalako frantzizkotarren batzar nagusiko kronikak onela diote ara joan zan Arantzazuko koruari buruz:.

Arantzazun bertan arkitzen dira HAYDN, MOZART eta garai artako beste zenbait musikalarien partiturak.

Ta Arantzazuko beertako musikalarien obrak begiraturik, koru preparatu baten bearra somatzen degu beaietan.

Beste aldetik frantzizkotarren legeak kantauri probintzian espezializazioa esigitzen zien abeslariei: artarako bakarrik mutikoak biltzen zituzten, ta azitakoan meza emanda ere, auek musikarako bakarrik ari bear izaten zuten beste zer egiñik gabe: .

Mutiko auetako bat izan zan Francisco BELDARRAIN emezortzigarren gizaldiko asieran, gero El ceremonial seràfico de Cantabria liburu famatua idatziko zuana; onen itzaurrean onela dio: .

Mutiko auetakoak, Julian PASTOR kondairagilleak digunez, 1634 urtean amar ziran.

Valladolid`ko kapitulora 1740 urtean zortzi mutiko eraman zituzten koruan.

Beraz amarren bat izango ziran beti.

Ta gizonezko abotsak zenbat izango ote ziran?.

GAMARRA Arantzazuko lenengo kondairagileak adierazten digu 80 fraile bizi zirela garai ontan Arantzazun.

LIZARRALDEK dio ia denak koruan parte artuko zutela; baiño ez degu au pentsatzen.

Orduko koruak normalean elementu gutxikoak izaten ziran toki guztietan ta badakigu Valladolid`ko kapitulora 19 joan zirala abots eta instrumentuen artean, eta 1640 Gazteizera 2 tiple eta beste amabi; bearbada orduko ibillaldiak zein zallak eta luzeak zirala eta Arantzazun bertan bitartean beste batzuk gelditu bearko zutela pentsaturik, oiturako koruan oiek baño geiago izango ziran, baiña ez dakigu ziur zenbat izango ziran.